
Badirudi Magdalena eliza eta erantsitako etxea ibiltari, gaixo eta bestelako
babesgabeen ospitale izan zirela.
Elizaren hormetan bi eraikuntza-aldi antzematen dira, bi garai ezberdini
dagozkienak. Lehenengoak hormen aldea harlanduzkoa eta erdi-puntuko arkua
duen ataria hartzen ditu. Bigarrena hormen goi aldeari, dorreari eta atariari
dagokiena da. Azken eraikuntza-aldi hau XX. mende hasierakoa da.