Ezkio-Itsaso Udala

Anduaga zelaia
Anduaga zelaia
Ezkioko agerpenak

1931ko ekainaren 30ean bertako Bereziartua anai-arrebek ama birjina ikusi zutela adierazi zuten. Ondorioz, jende asko joan zen Ezkiora peregrinazioan. Starkie hispanista irlandar katolikoak gertakizun hau jaso zuen bere "Spanish Raggle-Taggle" liburuko kapitulu batean eta bere ustez gertaera hau zenbait tradizionalista eta eskuindarrek manipulatu zuten. 1933ko ekainaren 10ean Ezkion eliza bat egitea debekatu zuten. 1934az geroztik Ezkio toki debekatu bihurtu zen, bai errepublikarrentzat, bai Elizarentzat, eta ordutik aurrera oso jende gutxi hurbilduko zen bertara.
Ezkio-Itsasoko Udaletxearen atzeko zelaian dago eta urte askotan ahaztua izan bada ere, gaur egun hileko bigarren igandean jende asko biltzen da bertan. Duela denbora gutxi aterpe bat egin dute eta aurreko aldeko paretan ama birjinaren irudia jarri dute.
Badago liburu bat fenomeno hura bikain aztertzen duena:  “Las Visiones de Ezkioga. La Segunda República y el Reino de Cristo”, William A. Christian Jr. estatubatuar antropologoak egina. (Ariel argitaletxea).

Bueltatu
Ezkio Itsasoko udala 2008 ©