Lehen
fasean egitura guztia
berritu diote eraikinari,
eta bigarren zatiarekin
berehala hasiko dira.
Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia-Anduaga
auzoan lehen kultur etxea
izandako Santa Lutzi Zahar eraikinean
egiten ari diren lanen lehen
fasea bukatzear da. Teilatua bota
diote jada, eta orain teilak jartzen
ari dira. Ezkio-Itsasoko alkate Tomas
Etxanizek jakitera eman duenez
elurrarengatik zerbait atzeratu
egin behar izan dute lan hori,
baina teilak jarritakoan amaitutzat
emango dute lehen fasea.
Santa Lutzi Zahar eraikinean lanak
egiteko ideia aspalditxotik dator.
Ezkio-Itsasoko zerbitzuen inguruan
azterketa egin zuten herrian
eta zera ondorioztatu zuten:
auzo bakoitzean hainbat zerbitzu
eskaintzea ontzat eman arren, herri
osoari erantzuna emango zioten
zerbitzuak eta ekipamenduak
ere behar zirela herri erdian. Bost
ziren zerbitzu horiek: Osasun
Zentroa, zerbitzu administratiboa
edo udaletxea, kultur ekipamenduak,
kirol ekipamenduak eta eskola.
Horietatik bi bazeuden lehendik:
Osasun Zentroa eta udaletxea.
Egungo udaletxea baldintza
kaxkarretan dago, ordea. Tomas
Etxanizek aipatu duenez azpiegitura
moduan hainbat gabezia ditu:
«igogailurik ez du eta beraz, irisgarritasunik
ez da bermatzen bertan
eta espazio moduan ere txiki geratu
zaigu».
Egungo udaletxea berritzekoEgungo udaletxearen gabeziak
ikusita berau berritzeko proiektua
egin zuten. «Euro askoko aurrekontua
egin ziguten eta diru hori
beste modu batean erabiltzea erabaki
genuen». Santa Lutzi Zahar
eraikinean inbertitzea pentsatu
zuten. Bertan liburutegia eta erabilpen
anitzeko gela bat zegoen,
baina gainerakoan hutsik zegoen.
Liburutegia eta erabilera anitzeko
gela han berriz egiteaz gain, udaletxea
ere hara eramatea adostu zuten
Udalean. Eta proiektua egiteko
eskatu zioten arkitektoari.
Hasierako proiektua Pilar Amenabarrek,
aurreko legegintzaldian
udal arkitektoa izan zenak, egin
zuen, duela bost urte. Amenabarrek
azpiegitura guztia egurrezkoa
egitea planteatzen zuen. Udaleko
kideek proiektuari onarpena
emateko garaian ikusi zuten ordea,
teilatua egurrezkoa izan arren
beste guztia hormigoiez eginez
gero, aurrekontua murriztea lortuko
zutela eta ondorioz beste
proiektu bat egiteko eskatu zuten.
Landa Gipuzkoa 32programatik
diru-laguntzak jaso ahal izateko
proiektua Gipuzkoako Foru Aldundira
bidali zuten eta hormigoizkoa
izateagatik zenbait arazorekin
topo egin zuten. Santa Lutzi
Zahar eraikina hondare historikoa
da eta eraikinari hormigoizko azpiegitura
eginez gero eraikinaren
izaera bere horretan ez zela mantenduko
esan zieten eta horrekin
lotuta, zenbait diru laguntza ezin
izango zutela jaso ere aipatu zieten.
Horregatik Ezkio-Itsasoko
Udalak hasierako proiektura bueltatzea
erabaki zuen.
Santa Lutzi Zahar eraikina bi fasetan
berrituko du Eguzki eraikuntza
enpresak eta obren aurrekontua
milioi eta erdi eurokoa da.Foru Aldundiko Landa Gipuzkoa
32programatik 600.000 euro jaso
dituzte, Eusko Jaurlaritzako Erein
programatik 170.000 euro eta Gipuzkoako
Foru Aldundiko Kultura
Sailetik berriz, 55.000 euro. Gainerakoa
Ezkio-Itsasoko Udalak jarriko
du.
Egitura berritu diote
Lanen lehen fasean eraikinaren
egitura guztia berritu dute. Etxanizek
azaldu duenez kanpoko lau
paretak soilik utzi zituzten zutik
eta proiektuan idatzi bezala, egurrezko
azpiegitura egin diote. Eraikinak
lehen zituen zutabe eta haga
batzuk aprobetxatu dituzte horretarako.
Zoruak eta teilatua ere guztiz
berritu dizkiote.
Lanen lehen fasearen aurrekontua
600.000 mila eurokoa izan da.
Lehen fasea bukatu eta berehala
hasiko dira bigarrenarekin ere. Orduan
solairuen banaketa egingo
dute. Beheko solairuan liburutegia,
erabilera anitzeko gela eta artxiboa
egingo dituzte. Bertan joango
dira besteak beste, berogailuaren
kaldera eta igogailua ere.
Lehen solairuan udaletxea kokatuko
dute. Bertan egingo dituzte
harrera gela, udal osoko bilkurak
egiteko aretoa, bulegoak eta komunak.
Artxiboaren beste zatia lehen
solairuan egingo dute.
Bigarren solairua ere berritu
egingo dute, baina ez dute inolako
banaketarik egingo bertan. Tomas
Etxanizek aipatu duenez momentuz
ganbara moduko bat izango da.
Bigarren faseak 900.000 euro
inguruko aurrekontua du eta seibat
hilabeteko epean bukatuta
egongo dela aurreikusten dute.
«Gero udaletxea eta eraikineko
gela batzuk hornituz joan beharko
dugu pixkanaka» dio Etxanizek..
proiektua