Igartubeiti baserri museoan larunbatero egiten dituzten tailerren artean, azkenekoan
baserriaz eta bere inguruneaz gehiago jakiteko aukera izan zuten saioan parte hartu zuten haurrek.
Baserria duela gutxi arte
Euskal Herriko zutabeetako
bat izan da. Jende asko
bizi zen baserritik, eta bizitoki ez
ezik lantoki ere bazelako familia
gehienentzat. Urte gutxiren buruan,
industrializazioaren ondorenetik,
gauzak asko aldatu dira.
Baserriak egon badaude, eta eder
askoak gainera, baina kasu askotan
zaharberritu eta bizitoki soil
bihurtu dira. Urtetik urtera gutxitu
dira baserritik bizi direnak. Ondorioz,
haur zein heldu askori arrotzak
zaizkie baserriarekin lotutako
lanak, gailuak eta hiztegia bera ere.
Larunbatean Igartubeiti baserri
museoan, Ezkion, larunbatero antolatzen
dituzten tailerren barruan
baserriaz eta bere inguruneaz
zerbait gehiago jakiteko aukera
izan zuten haur zein helduek. Sei
haurrek eta guraso batek parte
hartu zuten saioan, 16:30etik
18:30era bitartean. Hainbat gauza
ikasteaz gain arratsalde ederra pasatzeko
aukera izan zuten.
Partaideek baserria eta bere ingurunea
errepresentatzen duen
maketa interaktiboan pieza desberdinak
(baserriak, artaldea, sagastiak,
hariztiak, pinudiak, txondorrak,
karobiak, etxolak, lantegiak,
kanpandorreak...) kokatu
zituzten zenbait dinamika jokoren
bitartez, galdera-erantzunen, frogen
eta beste hainbat jokoren bitartez.
Horrela baserriaz eta harekin
lotutako hiztegiaz zerbait
gehiago ikasteaz gain, modu bisualean
paisaiak Erdi Arotik gaur egunera
izan duen eraldaketaz jabetzeko
aukera izan zuten.
Urtarrilari dagozkien tailerrekin
amaitzeko beste bi saio egingo
dituzte. Larunbat honetan herri
kiroletan aritzeko aukera izango
da eta urtarrilaren 30ean kandelak
egiten ikasiko dute. Gero Igartuaskaria
zerbitzatuko diete antolatzaileek
bertaratutakoei.
Tailerrak 6tik 12 urte bitarteko
haurrak dituzte familientzako
dira, doan. Parte hartu nahi dutenek
Igartubeitira deitu behar dute.