›› Lan-taldeari
eusteko «ahalegina» egin
dutela diote langileek, eta
enpresak hori «erabili»
duela eskubideak urritzeko.
Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan
dagoen Funcasa fundizioko
(Mein markarekin dago merkatuan)
langileek kezka eta haserrea
adierazi dute, enpresak lanpostuak
deusezteko eta eskubideak
gutxitzeko asmoa duela esanez.
Lankideak ez kaleratzeko lan-taldeak
berak burutu dituen «ahaleginak
» baldintzak txartzeko «erabili
» direla salatu dute.
Iazko urtearen hasieran iritsi ziren
egoera txarraren hotsak Funcasara,
eta orduz geroztik hainbat
erabaki adostu dituzte langileek,
soldata igoerarik ez eskatzea adibidez.
Baina enpresaren asmoa «eskubideak
zapaltzea» dela eta kalera
atera dute protesta. Atzo elkarretaratzea
egin zuten Funcasako
hainbat langilek Urretxu-Zumarragako
Areizaga Kalebarren enparantzan,
kaleratzeen kontra.
«Enpresaren zuzendaritza krisiaren
mamua erabiliz eta kaleratzeen
mehatxuen bidez gure eskubideak
zapaldu eta poltsikoak
xahutu nahian dabilela salatu nahi dugu», adierazi zuen langileen komisioko
kide batek.
Egungo egoeraren hasiera-garaia
gogoratu dute, eta nola langileek
dagozkien eskubideei «uko»
ere egin zieten. «2009ko hasieran
lantegiko arduradunek esan ziguten
ez zigutela lan-hitzarmena berrituko,
ezta Gipuzkoako ituna
ezarriko ere, krisiaren aitzakian.
Gure eskubideei uko egin genien
orduan, momentu hartan aldi baterako
lanean zeuden bost langileei
behin betiko kontratua egitearen
eta lan-taldea mantentzearen
truke», argitu du langileen ordezkari
batek.
Kaleratzea eta ordu murrizketa
Lan-taldea, ordea, murriztu egin
zuen enpresak udako oporren aurretik,
errelebo-kontratua zeukan
langile bat kaleratuz. «Kalte-ordaina
eman behar izan zioten, bidegabeko
kaleratzea baitzen».
Bestetik, irail, urri eta azaroko hilabeteetan
ordu batzuk eta zegokien
soldata gutxitzen ez bazuten beste
10 langile kanporatuko zituela
«mehatxu egin» zuen enpresak.
«Onartu genuen, lan-taldea
mantentzeko balioko zuelakoan.
Baina hitzartutako garaia bukatu
bezain pronto, abenduan, bigarren
lankide bat kalera joango zela esan
zuten. Asteartean geratu zen lanik
gabe», deitoratu dute langileek.
Funcasako zuzendaritza krisia
«langileen eskubideak kentzeko
erabiltzen» ari dela salatu dute,
«kaleratzeekin izuaraziz oraingo
egoera geuk ordain dezagun».
Orain, 2010eko itunaz hizketan
hasterakoan, «mehatxuak berriz»
hasiko diren beldur direla diote.