Ezkio-Itsasoko Udala herriko lur sailen mugetan
dagoen arazoa konpontzeko pausoak ematen
hasi da. Herritarrek lagundu egin beharko dute,
beren lurrak identifikatuz eta mugak zehaztuz.
Ezkio-Itsasoko Udalak kezka
handia plazaratu du azken
hilabeteetan herriko
nekazaritza lurren arteko mugetan
agertutako arazoa dela eta.
Egoera guztiz desantolatua da: katastroko
planoan lursailen muga
gehienak gaizki daude; partzela
batzuk nahastuta ageri dira, izen
desegokiarekin, baita baserri askoren
jabetzak ere; ez dira benetan
dauden partzela guztiak ageri; eskrituratu
gabeko lur sailak daude
oraindik, erregistratu gabekoak
ere bai; lur askotako mugak nondik
nora doazen inork ez daki; katastroan
agertzen diren zenbait lurren
eskriturak egon badaude, baina
terrenoa non kokatzen den ez
daki inork, ezta euren jabeek ere;
lur sailak guztiz zatituta daude,
baso eremuetan batez ere, eta jabeen
artean zehaztu beharko dute
zein zati den norena, askotan bost,
sei, zazpi eta zortzi lurjabe arte baitaude.
«Lursailen antolaketa egoera
desegokia da oso eta arazo honi lehenbailen
eman behar zaio amaiera
», azaldu du Inaxio Galdosek,
Ezkio-Itsasoko Udaleko Nekaza«Lursailen antolaketa egoera
desegokia da oso eta arazo honi lehenbailen
eman behar zaio amaiera
», azaldu du Inaxio Galdosek,
Ezkio-Itsasoko Udaleko Nekazaritza
zinegotziak. Izan ere, aspalditik
datorren arazoa da hau.
1950eko hamarkadan orduko teknologiekin
hartutako datuak dira
katastroan ageri direnak. Hainbat
datu gaizki ageri dira garai hartatik
eta oraindik ere zuzenketak egin
gabe daude. Lur jabeek buru hauste
handiak izan dituzte euren lurren
inguruko datuak jakiterakoan
eta alferrikako gastuak ere bai sailak
zehazterakoan, lurrak saldu
edo erosterakoan, landaketak edota
pistak egiterakoan nahiz herentziak
egin eta jasotzerako garaian.
Arazoari amaiera ematea korapilatsua
da ordea, eta Udalak badaki
hori. Horregatik, herritar guztien
parte-hartzea beharrezkotzat
jotzen du. «Erakutsi duten borondatea
zoragarria izan da eta horixe
izan da Udalak arazo honi heltzeko
arrazoi nagusia», Galdosen hitzetan.
Denbora luzean irtenbide
egokiaren bila aritu ondoren lanean
hasteko garaia iritsi da: katastroan
agertzen diren oker guztiak
zuzendu eta mugak GPS bidez finkatuko
dituzte. Baso-bideen inbentarioa
ere egingo dute, gisako
arazorik berriz ager ez dadin.
Herritarren partaidetza oinarri
Lurjabeen lana guztiz beharrezkoa
izango da aurrerapausoak egiten
hasteko. «Interesa dutenek lehenbailen
eman behar dute izena
udaletxean, baina herritar gehienak
euren mugakideekin akordioetara
iritsi beharko direnez, zeharka
bada ere guztiek parte hartuko
dute ».
Hain zuzen, ostiralean herritarrekin
bilera egin zuen Udalak,
prozesuaren nondik norakoak
azaltzeko. 80 lagunetik gora agertu
ziren, bakoitzak zer egin beharko
duen jakiteko. Gehienak bat zetozen
denboran zehar uzten joan
den gai bat dela eta zerbait egiten
hasteko garaia badela esaterakoan.
«Jendea ahalik eta gutxien mugitzea
da nahi duguna, konplikazioak
ahalik eta murritzenak izan daitezen
», azaldu zieten Udaleko ordezkariek
ezkiotar eta itsasoarrei.
Zeregin zehatzak
Udaleko ordezkarien arabera interesa
dutenek lehenbailen hasi beharko
dute lanean, dena ongi atera
dadin. Lurrak zehaztu beharko dituzte
eta horretarako lursailaren
mugakideekin hitz egin beharko
dute, kontsentsura iristeko. «Lur
jabe baten lurrek beste zortzi lurjaberen
lurrekin muga egiten badute,
guztiekin hitz egin beharko du»,
azaldu zuten Udaleko ordezkariek.
Sei hilabeteko epean mugak
nahiz terrenoetarako bideak garbitu
egin beharko dituzte eta mugarriak
edo gisakoak jarri ere bai.
Kokapena planoetan zehaztu beharko
da, eta lurjabe guztien planoetan
mugek bat etorri beharko
dute. Udaletxera eraman beharko
dituzte ondoren teknikariek azter
ditzaten.
Azken batean, herritar guztien
kolaborazioa beharko dute Ezkio-
Itsason arazoari behin betiko
amaiera emateko. Kasu guztietan
udaletxean gaiari lotutako edozein
kezkari erantzungo diote, asteazkenetan
17:00etatik 19:00etara bitartean.
Herritarrek borondate
ezin hobea erakutsi dutela eta denen
artean prozesua ongi aterako
delakoan daude Udaleko kideak.
«Proiektu hau ongi ateraz gero
herri askoren eredu izan gaitezke.
Behin herritarrekin lanean hasita,
arazoari lehenbailehen amaiera
ematea da Ezkio-Itsasoko Udalaren
helburu nagusia. Inaxio Galdos
ari da horretan lanean
Noiztik dator Ezkio-tsasoko lurren
Aspaldidanik datozen arazoak
dira. Udalean kontsulta asko egiten
zituzen herritarrek terrenoak
zehazteko eta topatzeko zituzten
arazoengatik. Arazo larriena mendi
aldean dago, aktibitate gutxiago
dagoen lurretan. Horietako asko
utzita daude, zikindu egin dira, pistak
egiterako garaian mugak desagertu
dira, sarri jabeen datuak desegokiak
dira, herritar askok bereak
ez diren lurren zergak
ordaintzen dituzte eta jakin ere ez
dakite... Garbi daukaguna da katastroan
agertzen diren mugak ez direla
zuzenak, eta portzentaje handi
batean gainera. Muga horiek
orientatiboak dira, ados, baina
inondik inora ere ez dira zehatzak.
Noiz ekin diozue lanari?
Gaia hor zegoela bagenekien, kosta
egin zaigu heltzea. Izazpiko lurrak
larre toki bihurtu genituenean
konturatu ginen arazoaren tamainaz.
Harresi berdinarekin
topo egin genuen orduan, baina
Udalaren eta herritarren elkarlanarekin
ongi atera zen. Azpimarratzekoa
izan zen jendeak izandako
borondatea eta jarrera. Hori
izan zen herrian prozesua errepikatzera
bultzatu gintuena. Dena
ongi ateraz gero herri askoren eredu
izan gaitezke seguruenera.
Zenbat denbora beharko duzue?
Sei hilabeteko epea jarri dugu
Udalean lanerako. Hasiera batean
ez dut uste mugakideen artean
arazo handirik izango denik. Jendeak
ere badu arazo honi amaiera
emateko gogoa, betiko itxiko dugun
zerbait baita. Lursailen garbiketa
izango da seguruenik denbora
gehien hartuko duena, kalean
bizi den jendearentzat batez ere.
Zein da zure gomendioa?>/strong>
Herritarrak lanean lehenbailehen
hastea oso garrantzitsua da nire
ustetan. Oraintxe hasiz gero lehenago
amaituko dute lan guztia eta
azkarrago emango dute itxitzat
kapitulu hau. Zain egon gabe euren
lurren mugakideei deitu eta bilerak
egiten hastea da nire gomendioa,
behin elkarrizketak martxan
jarriz gero errazagoa izango baita
arazoari amaiera ematea.
Txarrera pentsatzen jarri zarete?
Ez askorik, baina hori ere egin beharreko
zerbait da. Prozesua inon
geratuko balitz puntu konkretuetan
izango litzateke, lurjabe batzuen
desadostasunak direla eta.
Baina argi daukagu proiektuaren
%70 edo %80 egingo dela eta ongi
aterako dela, aurreikusitako epean
gainera. Ager litezkeen arazoek
zenbaiterako denbora kenduko
luketen kalkulatzen ez nuke jakingo,
baina oso puntualak izango liratekeela
iruditzen zait.