Ezkio-Itsaso ›› Auzoaren
erdigunearekin batera
plaza ere berrituko dute;
454.413,44 euroko
aurrekontua dute lanek.
Ezkioko erdigunea urbanizatu
egingo du Ezkio-Itsasoko Udalak,
eta lanak azaroaren erdi aldera hasiko
dituzte. Atzo egindako Osoko
Bilkuran erabaki zuten obrak zein
enpresak egingo dituen: Excavaciones
Sasoi SL enpresak, hain zuzen.
Bost hilabetean lanak bukatuta
egotea aurreikusten dute, eta lanen
aurrekontua 454.413,44
eurokoa da.
Ezkioko erdigunea urbanizatzeko
lanekin batera bertako plaza
ere berrituko dute. Urbanizatzeko
gastuak (plazakoak izan ezik),
arau subsidiarioak egin zirenean
hirigintza aprobetxamendu berriak
izan zituztenek ordainduko
dituzte. Plazako berrikuntza lanen
gastuak, berriz, Ezkio-Itsasoko
Udalak ordainduko ditu.
Azpiegitura berriak
Lanak erdigunean azpiegitura berriak
jartzeko edo daudenak berritzeko
ere aprobetxatuko dituzte.
Horrela, besteak beste, ur saneamendua,
argiteria, ur hornidura
eta telefoniaren kanalizazioa egingo
dituzte. Gasifikazioari dagokionean
atzoko Osoko Bilkuran Repsol
enpresarekin hitzarmena sinatzea
erabaki zen, Ezkioko
erdiguneko gas hornidura enpresa
horrekin egiteko helburuarekin.
Herriguneko gune bakoitzerako
material desberdinak erabiliko
dituzte. Ibilgailuentzako bideak
asfaltatu egingo dituzte (3.089 metro
koadro); plazan, elizara doan
espaloian eta beste zenbait gunetan
lauzak jarriko dituzte (715 metro
koadro). Modu horretan bereiziko
dituzte ibilgailuentzako eta
oinezkoentzako guneak. Beste
290 metro koadrotan, berriz, galtzada-
harri moduko materiala ipiniko
dute. Lorategiek eta berdeguneek
1.268 metro hartuko dituzte.
Plaza berritzeko lauzak eta galtzada-
harriak erabiltzeaz gain, bozadera
eta iturria dauden lekuak
txukunduko dituzte, eta banku berriak
ere jarriko dituzte.
Ezkioko kaskoan beste zenbait
lekutan ere jarriko dituzte hiri-altzari,
banku eta zakarrontziak.