Ezkio-Itsaso Udala

Ekintzak
Ekintzak

Udalerri hau lau auzotan banaturik dagoenez, auzo bakoitzean jaiak ospatzen dituzte. Ezkion, maiatzaren 8an Mikel Deunaren eguna ospatzen dute, jaiak hiru egunetan luzatuz. Bertan, egunean zehar zenbait ekintza desberdinak egoten dira aukeratzeko, hala nola, erakusketa, kirolak eta toka nahiz mus txapelketak. Umeek ere goza dezaten, urtero antolatzen dira beraientzako saioak, pailazoak, etb. Gauez, berriz, herri afaria eta hiru egunetan dantzatzeko erromeria dira nagusi.

Santa Lutzi auzoan, berriz, ekainaren 29an, San Pedro eguna ospatzeko jaiak antolatzen dituzte. Bezperan, herri afaria eta hurrengo egunean, txistulariak, hamaiketakoa, toka txapelketa, futbol partidua eta egunari amaiera emateko, erromeria daude. Umeek ere badute beraien tartetxoa ere, jolas eta txokolatadarekin.
Itsaso-Alegin ere beraien jaiak antolatzen dituzte, uztailaren 22an Madalena eguna ospatzeko. Goizean, meza nagusia eta dantza txapelketa dira ekintza nagusiak. Arratsaldean, berriz, umeak dira protagonistak, beraiek ondo pasatzeko joku ugari izanez. Ondoren, pelotazaleentzako pilota partiduak izaten dira. Azkenik, goizaldera arte dantzaldia. Hurrengo egunean ere jaiak darrai, herri afari eta dantza taldearekin. Eta festak amaitzeko, bazkari herrikoia eta pilota partiduen finalak ospatzen dira.

Itsason, abuztuaren 24ean, Bartolome Deuna ospatzen dutenez, hilabete baten buruan bi parranda egiteko aukera dute bertako herritarrek. Egun horretan, meza nagusia eta gero, hamaiketako herrikoia eta toka lehiaketa izaten dira. Arratsaldean, ostera, kantaldia eta erromeria. Bezperan eta hurrengo egunean ere ekintza ugari egoten dira, ume jolasak, herri afaria, herri kirolak, etb.

 EZKIO

Maiatzaren 8an, San Migel eguna

 ITSASO-ALEGI

Abuztuaren 24ean, San Bartolome eguna

 ITSASO-ALEGI

Uztailaren 22an, Santa Mª Magdalena eguna

 SANTA LUTZI ANDUAGA

Ekainaren 29an, San Pedro eguna

 KIZKITZA

Irailaren 8an.

Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa duela urte gutxirarte Ezkio-Itsason ospatu zen.
Ezkio Itsasoko udala 2008 ©