Ezkio-Itsaso Udala

Laguntzak

EUSKERA IKASTEN ARI DIREN HERRITARRENTZAT DIRU LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA BERRIA.


Honen bidez adierazten da Ezkio-Itsasoko Udal Osoko Bilkurak, 2010-12-23ko bileran, euskera ikasten ari diren herritarrentzat diru laguntzak arautzen dituen ordenantza berria onartu zuela. Honako hau da laburbilduta Ordenantzaren edukia:


 Onuradeusunak:

  • Euskaltegietara euskera ikastera joan diren herritarrak. Ikastaroak trinkoak, arinak, luzeak nahiz motzak izan daitezke.
  • Barnetegietara euskera ikastera joan diren herritarrak. Kasu horretan bakarrik ikastaroen gastuak sartzen dira (egonaldi gastuak ez).

 

 Bete beharreko baldintzak:

  • Eskatzailea Ezkio-Itsason erroldatuta egotea.
  • Ikastaroa amaitzea.
  • Ikastaroa ongi aprobetxatzea eta gutxieneko asistentzia izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea udalarekin.
  • 18 urte beteta izatea.

 

 Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Udalaren dirulaguntza eskabidea behar bezala beteta.
  • Nortasun agiriaren fotokopia.
  • Langabetuen kasuan, ikasturteak iraun duen bitartean langabezian egon izanaren ziurtagiria.
  • Ikasleen kasuan, ikasturteak iraun duen artean ikasten egon izana frogatzeko matrikula orria.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
  • Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, matrikularen diru-sarrera egin dela egiaztatzen duena.
  • Euskaltegiak edo barnetegiak emandako ziurtagiria. Bertan argi eta garbi azaldu beharko dituzte honako puntu hauek:
    • Ikasleak ordaindu duen matrikula kopurua
    • Ikasleak ongi aprobetxatu duen ala ez ikasturtea (hasierako maila, egin zaizkion probak eta amaieran gainditu duen maila).
    • Ikasleak urtean zehar izan duen asistentzia. Agiri hori ikastaroa amaitzean aurkeztu beharko da.

 Diru laguntzak banatzeko irizpideak:

  • Lanean ari direnentzat: euskalduntze, alfabetatze, EGA, sakontze ikastaro eta antzerako ikasketak egin dituztenei matrikularen %50ª emango zaie, beti ere eskola orduen %80era joateaz gainera, HABEk ezarritako irizpideen arabera, ikasturteari dagozkion urratsak gainditu izanaren egiaztagiria lortu eta aurkezterakoan.
  • Langabezian daudenentzat: euskalduntze, alfabetatze, EGA, sakontze ikastaro eta antzerako ikasketak egin dituztenei matrikularen %65ª emango zaie, ikasturteak iraun duen artean langabezian egon edo ikasketak egiten egon izana frogatzen dutenei, asistentzia eskola orduan %90era joan izanaren egiaztagaria aurkezten badute, HABEk ezarritako irizpideen arabera, ikasturteari dagozkion urratsak gainditu izanaren egiaztagiria lortu eta aurkezterakoan.
  • Ezkio-Itsasoko Udalak egokiak ikusten dituen kasu bereziak aztertzeko eta kasu berezi bakoitzari egokitutako erabakia hartzeko eskumena izango du.
  • Irizpide hauek guztiak urteko aurrekontuan zehaztutako kopuruen menpe egongo dira, hau da, irizpide hauek jarraituko dira diru-banaketa egiteko, betiere aurrekontuak ahalbidetzen duen neurrian, horregatik Ezkio-Itsasoko Udalak urteko aurrekontua onartzen duenean ezarriko du gehienez banatuko den kopurua.

 

 Eskaerak eta dokumentuak aurkezteko epea:

  • Eskaerak eta dokumentuak aurkezteko epea barnetegian edo euskaltegian ikastaroa amaitzen den egunetik hilabetera amaituko da.
Atzera
Ezkio Itsasoko udala 2008 ©