Ibilbide hau Mandubiako gainean hasten da, Mandubi-Zahar baserrian, hain zuzen ere. Pista bat jarraituz Elorriko aterpera iristen da , ondoren Kizkitzako ermitaraino jarraituz. Handik Atxurzarako bidea hartu behar da. Jeitsieran ezkerrera dagoen harrizko bidea hartu behar da, Ezkioko ur deposituetaraino, Ezkioko herrigunera helduz. Breazko bide bati jarraituko diogu bidegurutze batetara iristeko. Puntu honetan eskuinera hartu eta Idoieta baserria ikusiko dugu. Aurrera jarraitu eta bidegurutze batetara helduko gara. Toki honetatik ur depositua eta ama birjina agertu zen lekua ikus daiteke. Hurrengo bidegurutzean eskuinera hartu eta breazko pista batek Kataindegi, Goene eta Kamiño baserrietara eramango gaitu, San Lorrentzora iritsi arte. Eskubira jarraituz Itsasora iritsiko gara non Kizkitza eta Mandubiarako bidea hartuko dugun.
Frontoitik abiatu, eta goruntz doan breazko bideari jarraituko diogu, Itsasoko herrigunera iritsi arte. Plazatik irten, lehenengo bidegurutzea ezkerrera hartu, beste bidegurutze batera iritsi arte, non ezkerreruntz hartuko dugun, Usabiaga baserrira iritsi arte. Eskuinean jarraituz San Lorentzo ermitara iritsiko gara, Kamiño baserria ikusiz. Breazko bide batetik jarraituko dugu Haristizabal baserria ezkerrean utziz. Malda behera eginda Errezti baserria aurkituko dugu, non aurrera egingo dugu lurrrezko pistari jarraituz. Pista honen haseran zubi bat igaro eta Alegira helduko gara.
Luzera: 14 km
Iraupena: 4 ordu 30 min
Igartubeititik irten eta errepidez Ezkioko herri-gunera iritsiko gara. Ezkion PR 67-aren marka zuri-horiak jarraituko ditugu (Pagoaga baserriaren azpitik eta Gurutzeondo, Barrene etxeen gainetik igarotzen da), eta Anduaga Zelaira iritsiko gara. Hemen ezkerrerantz egingo dugu, eta Txipi baserriaren ondotik pasako gara. Errepidez Kattaindegi baserriraino joan, eta bertan ezkerrera desbideratuko gara Zubitain baserria ikusteko. Kattaindegira itzuli ondoren, maldan gora egingo dugu, eta Goene eta Kamiño baserrien ondotik igaroz Hariztizabalera iritsiko gara. Hemen ezkerrera doan pista hartuko dugu, eta erreka gurutzatu eta berriro ezkerrera hartuz Egizabalera iritsiko gara. Egizabal igarota, eskuinerantz egingo dugu, karobi baten ondotik igaroz, eta pista bukatzen denean zelai bat gurutzatuko dugu Egiluze-azpi baserrira iristeko. Honen ondoan ezkerrerantz abiatzen den pista hartuko dugu, eta Egiluze baserriaren ondotik berehala iritsiko gara Itsasora. Itsasoko herri-gunean San Lorentzo ermitarantz doan pista hartuko dugu, eta ermitaren ondoan eskuinera doan bidea hartuta, Ezkiora iritsiko gara, malda handirik gabe. Ezkion, hasieran egin dugun errepide zatia egingo dugu Igartubeitira iristeko.
Igartubeiti baserri museotik errepidean gora Ezkioko herri-gunera iritsiko gara eta bertan, elizaren ezkerraldetik, Santa Marinara doan bideari jarraituko diogu. Santa Marinako parkea eta hilerria dauden ingurutik Zelaa baserrira doan bidexkari jarraituko diogu.Gero hormigoizko pistan Aeta baserriraino jaitsiko gara eta handik gora Saletera doan bidexkari helduko diogu. Saletera iritsitakoan ere hormigoizko pistan behera gasolindegi zaharrera jaitsiko gara. Errepidez Santa Lutzia-Anduaga aldera egin eta Sagastizabal-Errotako gurutzea ikusiko dugu. Gurutze honetatik hurbil dauden harmailetan gora eginez, Igartubeitira itzuliko gara.
Luzera: 9,5 km
Denbora: 3 ordu
Itsasotik irten eta Kizkitzara doan bidea hartuko dugu, baina hilerria pasa eta laster Kizkitzarako bidea utzi eta ezkerrerantz desbideratuko gara. Oriko txabolaren ondotik igaro eta pistari jarraituz bidegurutze batera iritsiko gara, eta harrizko pareta bat eta pago ilara batez mugatutako bidexkari jarraituko diogu, Ariola baserrira iritsi arte. Pistaz aurrera joan eta hurrengo bidegurutzean eskuinera hartuko dugu, Kizkitzarako norabidean. Kizkitzara iristean Mandubia alderantz doan bidezidorra hartuko dugu, eta maldan behera, “Elorri” txabolaren ondotik Mandubizelaira iritsiko gara. Pista utzi eta eskuineko pinudian sartuta Mandubizelaiko tumulua topatuko dugu, eta “Elorri” txabolara itzuliko gara ondoren. Hemen, Santiago bideko eta GR34-aren marka zuri-gorriak jarraituko ditugu Urteaga baserrira iritsi arte. Urteagan, baserriaren atzetik abiatzen den bidea hartuko dugu, eta norabide berean jarraituz Goikoetxe eta Miraballes baserrien ondotik igaroko gara. Miraballesen hormigoizko bidean sartuko gara eta metro batzuen ondoren, Seus baserriaren ondoan, hormigoia utzi eta ezkerrera doan bidexka hartuko dugu. Hurrengo bidegurutzean eskuinera hartu, eta Sarriegi baserriaren ondotik berehala iritsiko gara Itsasora, errepidez.