Ezkio-Itsaso Udala

Laguntzak

 FATXADAK PINTATZEKO DIRULAGUNTZA.

Aurreko agintaldian Ezkio-Itsasoko Udalak herriko eraikinak babestu eta sendotzeko helburuarekin, baserri edo etxeetako fatxadak pintatzeko programa bat onartu zuen eta indarrean egon da 2007. urte arte.

Zegoen programa Nekazaritza Batzordeak aztertu ondoren, proposatu du  agintaldi honetarako programa berri bat onartzea, lehen zegoena aldatuz.

Udal Gobernu Batzordeak, 2008-07-28ko bileran, aurreko programa amaitutzat ematea onartu zuen, eta Nekazaritza Batzordeak proposatuta bezala programa berria onartu zuen , bere ezaugarri nagusiak hauek izanik:

  • Laguntza  Ezkio-Itsasoko udalerrian kokatuta dauden baserri edo etxeak  pintatzeko izango da (pintatu, egokitu, barnizatu, eta abar).
  • Baserria edo etxea etxebizitza bakarrekoa denean laguntza 400,00 euroko izango da, eta  bi edo gehiagokoa denean laguntza 800,00 eurokoa izango da.
  • Programa hau Udal honen agintaldi osorako onartzen denez, eskaerak agintaldi honen barne egin beharko dira.
  • Pintatze-lanak hasi aurretik, Udalari obrak egiteko baimena eskatu beharko zaio.
  • Udalak 2008. urteko aurrekontuan egin duen bezala, agintaldi honetako aurrekontuetan gastuei aurre egiteko behar den kontsignazioa jasotzeko konpromezua hartzen du.
  • Dirulaguntza kobratzeko lanak amaitu direla jakinarazi beharko zaio Udalari, eta hau jaso ondoren Udalak teknikoa bidaliko du lanen inspekzioa egiteko.
  • Dirulaguntza jasotzen duenak, ez du horrelako dirulaguntza berririk jasotzerik izango hurrengo 10 urteetan (hau aplikatzen zaie baita aurreko programa barruan dirulaguntza jasotakoei).
  • Programa honen interpretazioaren aurrean edozein zalantza izan ezkero, Udalak izango du eskumena dagokion erabakia hartzeko.
Atzera
Ezkio Itsasoko udala 2008 ©