Ezkio-Itsaso Udala

Laguntzak

HAURTZAINDEGIA-HAURRESKOLA

Ezkio-Itsasoko Udalak 2003. urtean “Haurreskolak” partzuergoan sartu, instalazioak eraiki, eta Ezkio-Itsasoko haurtzaindegia ireki zuen.


2008. urtean, leku falta zela eta, instalazioak handitu zituen.


2011-2012 ikasturtera begira, haurtzaindegia zabalik mantentzeko gutxienez 3 haur behar dira, eta nahiz eta jaio diren haurren kopurua mantendu, batez ere gurasoek Zumarraga aldera joateko ohituragatik, oso zaila izan da bermatzea haurtzaindegia irekita mantentzeko behar den gutxieneko kopurua.


Arazo horren aurrean, beti ere haurtzaindegi zerbitzuak herriarentzat suposatzen duen onura kontuan izanda, Udalak ulertzen du dagokion ahalegina egin behar duela zerbitzua mantendu eta bere kasuan zerbitzu hau indartzeko.


Hartu beharreko neurrien artean, erabaki da hasiera batean 2011-2012 ikasturterako, Ezkio-Itsasoko haurtzaindegian matrikulatzen dituzten haurren gurasoei dirulaguntzak banatzea, era honetan:


 ARAUTEGIA:

  • Ezkio-Itsasoko haurtzaindegian 2011-2012 ikasturtean matrikulatzen dituzten haurren gurasoak izango dira onuradunak, beti ere honako hau kontuan hartuta:
    • Herriko nahiz kanpokoak izan, 5 haur bitarte bermatzen da dirulaguntza; 2011-2012 ikasturtean zehar 5 haur baino gehiago matrikulatuko balira, 5. haurretik aurrera dirulaguntza herritarrentzat bakarrik izango litzateke.
  • Ematen den dirulaguntzak , matrikulatuta dauden haurren gurasoentzat  konpromezu hau dakar: haurrak Ezkio-Itsasoko haurtzaindegian matrikulatzen jarraitzea 3 urte arte, beharrezkoa izango balitz haurtzaindegiaren jarraipena bermatzeko, hurrengo ikasturteetan dirulaguntza egon edo ez. (dirulaguntza eskaerarekin batera, konpromezu hau beteko delari buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da).

  • Ezkio-Itsaso Udalak haur bakoitzeko ematen duen dirulaguntza kostuaren %50ª izango da, eta bi zatitan banatuko da:
    • 1º zatia abenduan.
    • 2en zatia ikasturte amaieran, eta baldintza guztiak bete direla ziurtatu ondoren.
  • Bekak dituzten gurasoen kasuan, kasuz-kasu aztertuko da  Udalaren dirulaguntza, garbi utziz bien arteko dirulaguntza ezin izango dela kostu osoaren gastuak baino gehiago izan.

  • Garbi geratu den bezala, dirulaguntza momentuz 2011-2012 ikasturterako bermatzen da , eta horretarako aurtengo urteko aurrekontuan aurreikusi da gastuei aurre egiteko dagokion kontsignazioa; Udalak , arazo honen eboluzioaren arabera, hurrengo urteetan hartuko ditu dagozkion erabakiak.

  • Behin eta dirulaguntza jaso, jarritako baldintzaren bat beteko ez balitz, jasotako dirulaguntza itzuli egin beharko da.

  • Dirulaguntza eskaera aurkezteko epea, 2011ko azaroaren 18an amaitzen da.

 

Atzera
Ezkio Itsasoko udala 2008 ©