AHT proiektuak eragin handia du Ezkio-Itsasoko udalerrian, eta une honetan bi tarte hauen obrak exekuzio fasean daude:
TARTEA: EZKIO-ITSASO/BEASAIN.
TARTEA: ANTZUOLA/EZKIO-ITSASO EKIALDEA.
Bestalde une honetan EZKIO-ITSASO/EZKIO-ITSASO tarteko plataforma eraikuntza proiektuaren desjabetze tramitea burutzen ari da, eta epe laburrean lanak hasiko dira. Oraindik pendiente dago EZKIO-ITSASOKO GELTOKI BERRIAREN proiektua.
Etxebizitza arloari dagokionez, 2012ko urtarrilean “12 H.J.A.-GURRUTXAGA” gunean, Pisuzahar-Elorga S.L. enpresa 14 etxebizitza eraikitzen hasiko da, azpimarratuz horietatik 6 prezio hitzartuan izango direla, eta prezioa, ezaugarriak eta abar Udalarekin sinatutako hitzarmenean jasota daudela.
Bestalde 2012. urtean abian jarri nahi da “ 4.2 H.J.A-ITSASO.” gunean etxebizitzak eraikitzeko proiektua; une honetan Ekonomiko-Administratiboen Baldintza Plegua prestatzen ari da, eta ateratzen diren etxebizitzetatik 2 prezio hitzartuan izango dira.
“6 H.J.A.-OJARBIDE”: Urbanizazio eta Birzatiketa proiektuak onartu ondoren, urbanizazioari ekin nahi zaio faseetan, eta lehenengo fasea guneko ur-hornidura sarea berritzea izango da, eta urbanizazio osoa egiteko egutegia finkatu nahi da.
“10 H.J.A.-HORMIGONES ZUMARRAGA”: helburua da gune horretako instalazio berriak eta urbanizazio lanak modu egokian eginaraztea, eta ingurua txukundu eta behar den bezala jartzea.
“9 H.J.A.-ESKUALDEKO INDUSTRI POLIGONOA”: helburua da Sprilur erakundearekin behar den hitzarmena sinatu, eta pausoak ematen hastea.
Herrian dagoen “Yartu Kultur Elkarteak” jarraituko du kultur ekintza berriak bultzatzen eta ohitura eta usadio zaharrak berpizten, eta Udalak jarraituko du orain arte bezala elkartearekin kolaboratzen; bestalde orain arte bezala dirulaguntza-programarekin jarraituko da: besteak beste, euskera ikastaroak egiteagatik, haurtzaindegi erabilera, eta abar.
GPS mugaketa lana amaitu da, eta laster plano berriak banatuko zaizkie parte hartu duten jabe guztiei; bestalde bideak konpontzeko proiektuarekin jarraituko da, eta baita dirulaguntza programarekin: baserri-fatxadak margotzeko, ingurune natur-zaintzaile sariarekin.
Ez dago proiekturik oraindik