Aurreko proiektuak ikusi
ARAU SUBSIDIARIOEN BERRIKUSPENA
Gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioak 1.992. urtean behin-betiko izaeraz onartuak izan ziren; alde batetik pasa den denbora kontuan izanda, eta besterik etorkizunari begira herri honek dituen erronkak, 2.001eko apirilean Udalerri honetako Arau Subsidiarioak berrikusteko lanak esleitu ziren, Juan Jose Arrizabalaga Arkitektua eta Patxi de Assas Abokatuak osatutako taldeari, lan hauek egiteko 15 hilabeteko epea ezarriz.
ZENBAIT INDUSTRIAGUNE URBANIZATZEKO AHALEGINAK
70. hamarkadaren amaieran, gune industrial berri ugari sortu zen gure herrian. Garai hartako egoera ekonomikoa zela eta, urbanizazioak egin gabe geratu eta, gaur egun ez dute urbanizazio egoki bat.
Egoera hau ikusirik, gune horietako urbanizazio proiektuak egitea lortu da, eta honekin batera hitzarmenak sinatu dira eremu bakoitzeko jabeekin.
Urbanizazio proiektu hauek gauzatu gabe daude gaur egun, batez ere GI-632 errepideko Ormaiztegi-Zumarraga zatiren saihesbide proiektua erabat definitu gabe dagoelako; horregatik saihesbide honetako behin-betiko proiektua onartuta dagoenen, urbanizazio hauek gauzatzea espero da, eta honekin iharduera industrialen eragina txikiagoa izan dadila lortzea, eta herri atsekin eta eroso bat edukitzea.
HGG 13
Momentu honetan Ezkio-Itsaso udalerriak bi ekintza hartzen ditu bere mugen barne (ormigonontzitegia eta txatartegia), hauen izaera dela eta, hartzen duten gunearen garapena ekidituz.
Eragin ezkor hau konpondu asmoz, udaletxeak ekintza hauek hirigunetik aldentzeko toki egokiago batean ezarriko ditu.
Horrela, H.G.G.13-a sortu da, lantegi hauen egoitza berria izango den industri gunea. Behin ekintza hauek hartzen dituzten gune hauek libre daudenean, herriko beharretara eta aurreikusitako plangintzetara ondo dagozkien ekintzetarako zuzenduko dira.
EKONOMI JARDUEREN GUNEA
Itsaso Alegiko auzoan gipuzkoako lurralde osoko iharduera ekonomikoen garapen potentzialtasun handienetarikoa duen gunea kokatzen da. 25 hektareatako gune bat da, guztiz laua, Gabiria eta Ezkio-Itsaso udaleherrietan. Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten ari dituen lurralde plangintzak dionez, zenbait ekintza kokatu ahal izateko gunerik pribilegituenetarikoa da hau.
Geografi kokapenean eta orografi baldintzetan oinarritutako ahalmen hau, aurreikusirik dauden ihardueren eraginez areagotu egiten da, gune honi, Espainiar estatuko eta Europako edozein punturekin komunikazio pribilegiatua eskainiz.
Gaur egun, Arau Subsidiarioen berrikuspena egiten ari denez, Udal honek gai honi buruz hausnarketa bat egiten ari da, lursail horiek dituen potentzialari ahalik eta etekin eta aprobetxamendu haundiena ateratzeko.
ETXEBIZITZAK
Gaur egun Arau Subsidiarioak aldatzeko expediente bat hasita dago, bere xedea hau izanik: Itxaso auzoko HGG-6an 5 lursail egokitzea, bakoitzean bietxebizitza dituen eraikuntza bat egiteko.
Etxebizitza hauek herriko jendearentzat izan daitezela eta kostu aldetik ere moduan izan daitezela lortu nahi denez, Udalak eremu horretan dauden lursailak eskuratu hahi ditu, eta eskuratu ondoren proiektu hau nola bultzatu aztertuko du.
GI-632 ERREPIDEKO ORMAIZTEGI-ZUMARRAGA HASTIAREN SAIHESBIDEA (BEASAIN-DURANGO KORRIDOREA)
Momentu honetan, udalerria osatzen duten populazio guneak ez dute zuzeneko komunikaziorik. Ezkio-Itsasoko lau auzoetako lotura GI-632 (U formaz) errepidearen bitartez bakarrik egin daiteke, honek dakarren eragozpenekin.
Gune desberdinen arteko komunikazio jario hau errezteko, udaletxe honek, Ezkio Itsasorekin zuzenean komunikatzeko barne errepide bat eraikitzea du lehentasunezko helburu, zerbitzuak modu arrazionalago batean eskaintzea erreztuz.
Ezin dezakegu ahaztu, nekazal gunetatik ibilaldiak egiteko zaletasunaren zabalpena. Errepide hau eraikitzean, aisialdi ekintza hau eskainiko da.
Beasain-Durango errepide sare berria gure herritik igaroko da. Oinegitura berri honen eraikuntzarekin, Ezkio-Itsaso Europa eta espainiar estatuaren artean errepidezko komunikazioaren ardatz nagusian kokaturik egongo da.
Egoera berri honen ondorioz, Ezkio-Itsaso, bere geografi egoera eta orografi baldintzak direla eta, iharduera ekonomikokoak ezartzeko gunerik priblilegiatuenetariko bat bihurtzen da, potentzialtasun hau areagotuz. Datozen urteetan gure lurraldearen garapena zehaztuko duen plangintza idazterakoan, udalgainetiko instituzioak errealitate hau baloratu dute.
Espero da epe laburrean behin-betiko izaeraz onartua izan dadila GI-632 Errepideko Ormaiztegi-Zumarraga hastiaren saihesbide proiektua, eta urte bukaerako obrekin hastea.
ABIADURA HANDIKO TRENA
Proiektu honi buruz adierazi behar da, onartutako proiektuen arabera, sare hau herri honetatik pastasen dela, eta gainera eskualderako geltoki-apeadero bat dagoela aurreikusita.
Batetik proiektu honek inguruneari egingo dion kaltea kontuan izanda, eta bestetik garraio sare honek dituen abantailak haundiak ez direnez, Udal hau proiektu honen aurka dago eta eratu den herri afektatuen plataforman ere sartu da.
Honi buruz, orain arte pauso hauek eman dira:
- Auzi-Errekurtsoa tartekatu da, Sustapen Ministeritzaren Azpiegituren Estatuko Idazkaritzaren 2.000ko azaroaren 24ko ebazpenaren aurka. Delako ebazpenak Euskal Herriko trenbide sare berriaren proiektuaren azterketa informatiboa behin-betiko onartzen du.
- Auzi-Errekurtsoa tartekatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan trenbide sarearen lurraldearen antolamendurako arloko plana behin-betiko onestek Eusko Jaurlaritzaren Jaurlaritza-Kontseiluak otsailaren 27an emandako 41/2001 Dekretuaren aurka.
IGARTUBEITI
Nekazal kulturaren testigu eta XVI. mendeko euskal baserriaren eredu, Ezkio-Itsason Igartubeiti baserria dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundia baserria berreraikitzen ari da, zenbait fasetan. Lehen fase batean, eraikinaren egitura berreraiki da osorik.
Bigarren fase batean, eraikina barnetik ondo egokituko da, baserria sortu zeneko garaiko tresna eta altzairuak, ahal bada behintzat, mantenduz.
Ekintza hauek amaitzean, baserria zabalik egongo da, nahi duten pertsonak, ahantziriko garai bateko errealitatea ikus dezaten.
ZELAI BOTANIKOA
Proiektu honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalaren jabetzakoa eta Udaletxe inguruan kokatua dagoen lursail bat berregokitu nahi du, bere helburua "zelai botanikoan" bihurtzea delarik: Helburua gehienbat hezkuntzarako bada ere, ez dira alde batetara uzten atseden eta estética helburuak, hori dena lursail honek ematen duen posibilidadearen barruan.