Ezkioko herrigunetik gorantz doan bidexkari jarraituta iristen da bertara. Santa Marinako baseliza eta inguruan dagoen parke atsegin bat aurkituko ditugu.
SANTA MARINA BASELIZA
Hilerriari atxikia dago. Ezkioko erdigunetik bertaratu daiteke, plazatik eta
elizatik sortzen den bideari gorantz segituz.
Hamaikako bi ilaratan, 22 hilobi daude. Aldarea apaintzen duen
Santa
Marinaren irudia modernoa da. Beste txoko batean
San Isidroren
irudia dago. Hareharriz landutako bi ur bedeinkatu ontzi daude.
Santa Marinaren irudia dagoeneko erretaula polikromatua da.
Bere eskuinetara
Asisko San Frantzisko eta
ezkerretara
San Isidro ageri dira. Sabaitik olio lanpara zahar
bat dago zintzilikaturik. 1621eko abuztuaren 29an egin zen bilera baten ostean,
bizilagunek baseliza eraikitzea erabaki zuten. Harri lana
Francisco de
Ibarçabal azkoitiarrak egin zuen.
Urte guztian zehar meza bakarra ematen da,
Santa Marina egunean
hain zuzen ere (uztailak 18).
Santa Marina baseliza eta kanposantuaren atzeko aldean atsedenerako eta naturaz
gozatzeko parke atsegin bat aurkituko dugu. Bertan zuhaitz
mota desberdinak, mahaiak, aulkiak eta edateko ur ona duen iturri bat ere
topatuko ditugu.