1.1 ZINEGOTZIAK
MARI JOSE TELLERIA (ALKATEA)--EZKIO-ITSASOko HERRIKIDEAK (EIH)
TOMAS ETXANIZ --EZKIO-ITSASO ELKARLANEAN (EIE)
JOSE MARI ZUMARRAGA – EIH
INIXIO GALDOS – EIE
LUIS MARI TORRES – EIH
AITZIBER ETXEZARRETA – EIE
1.2 UDALBATZA OSATZEKO AGIRIA
EZKIO-ITSASO, 2007KO EKAINAREN 4A
Ezkio-Itsasoko udaletxeko Areto nagusian, arratsaldeko 19:00ak direnean biltzen dira:
ALDE BATETIK: Ezkio-Itsaso Elkarlanean Hautesle-Elkarteko taldekoak diren (zerrendako titularrak):
- Tomas Etxaniz Mendiguren.
- Jaione Sasieta Barrenetxea.
- Aitziber Etxezarreta Arakistain.
- Joseba Aldanondo Otegi.
- Ignacio Galdos Arsuaga.
- Xabier Akizu Ormaetxea.
- Ruth Idiakez Alberdi.
BESTETIK: Ezkio-Itsaso Herrikideak Hautesle-Elkarteko taldekoak diren (zerrendako titularrak):
- Jose Ignacio Etxezarreta Estala.
- Maria Jose Telleria Goikoetxea.
- Luis Maria Torres Oyarbide.
- Pedro Manuel Alberdi Elgarresta.
- Jose Maria Zumarraga Esnal.
- Miguel Maria Igartua Anduaga.
- Ander Unzurrunzaga Idiakez.
AURREKARIAK:
LEHENA.- 2007ko maiatzaren 27an Udal Hauteskundeak izan ziren, eta Ezkio-Itsasoko udalerriari dagokionez, emaitza hau izan zen:
- Ezkio-Itsaso Elkarlanean Hautesle-Elkarteak: 185 boto.
- Ezkio-Itsaso Herrikideak Hautesle-Elkarteak: 185 boto.
BIGARRENA.- Bi Hautesle-Elkarteek ezagutzen badute ere Hauteskunde Legediaren arabera berdinketa hau zozketaren bidez erabakiko dela, zozketaren emaitza jakin aurretik eta bere ondorio legalak alde batera utzita eta kontuan izan gabe, herriaren agintea (botuen berdinketaren bidez) garbia izanik, hau da elkarrekin lan egitea, elkarlana bultzatzeko formulak bilatzen hasi ziren, eta izandako negoziazio eta elkarrizketen ostean, adostasuna lortu dute datorren lau urteko agintaldi berrirako.
Hori horrela izanik, alderdiek
ADOSTU DUTE:
LEHENA.- Hautesle Elkarte bakoitzatik 3 zinegotzi bakarrik hartuko dute kargua, beraz Legearen arabera zozketatik ateratzen den zinegotziak ez du kargurik hartuko, ez bada ordezkapen kasuren bat betetzeko.
BIGARRENA.- Alkatearen izendapenari dagokionez, lehenengo bi urteetan Jose Ignacio Etxezarreta jaunak beteko du kargu hau, eta azkeneko biak Tomas Etxaniz Mendiguren jaunak. Alkatea aho batez eta Zinegotzi guztien botuekin hautatuko da.
HIRUGARRENA.- Erabakiak gehiengoaz hartuko dira (arrunta edo kualifikatua legeak dioenaren arabera), eta alkateak ezingo du behin ere erabili “boto bikoitz” eskubidea.
LAUGARRENA.- Dekretuaren bidez alkateak hartzen dituen erabakiei dagokienez, alkatearena ez den elkartearen zerrenda buruaren oniritziarekin emango dira, eta bien sinadura jasota.
BOSGARRENA.- Bilera deialdiak (Udal Osoko Bilkurak, eta abar), Eguneko gai zerrendak, eta abar, eta orokorrean alkateak dauzkan lagaezin konpetentziei dagokienez alkate eta alkatearena ez den elkartearen zerrenda buruaren artean adostuko dira.
SEIGARRENA.- Informazio Batzorde iraunkorren buruak, erakunde ezberdinetan ordezkariak, eta abarren izendapenak eman den berdintasuna kontuan hartuta egingo dira, azpimarratuz Informazio Batzorde iraunkorrak irekiak izango direla herritarren partea hartzea bermatzeko.
ZAZPIGARRENA.- Akordio hau herriak ezagutu dezan, etxez-etxe banatuko da.
Eta adostasun froga, sinatzen dute goian aipaturiko data eta lekuan.
Joseba Etxezarreta Tomas Etxaniz
1.3 BATZORDE ETA LAN TALDEAK
HIRIGINTZA:
Arduraduna : Mari Jose Telleria
Bilera eguna eta ordutegia: Ostegunetan arratsaldeko bostetan.
ZERBITZUAK ETA AZPIEGITURAK:
Arduraduna:Tomas Etxaniz
Bilera eguna eta ordutegia: Ostegunetan arratsaldeko seiretan.
NEKAZARITZA ETA INGURUMENA:
Arduraduna: Jaione Sasieta
Bilera eguna eta ordutegia: hileko 3. asteazkenean arratsaldeko seirak eta erdietan
KULTURA, EUSKARA ETA HEZKUNTZA:
Arduraduna: Aitziber Etxezarreta
Bilera eguna eta ordutegia: hileko 2. asteartean arratsaldeko zazpiretan.
GIZARTE ONGIZATEA, GAZTERIA ETA KIROLAK:
Arduraduna :Luis Mari Torres
OGASUNA:
Arduraduna: Mari Jose Telleria.