Ezkio-Itsaso Udala

Zerbitzuak

flecha JARDUERA SALBUETSIA:

Zerbitzua:
Jarduera salbuetsia
Deskribapena:

Instalazio, establezimendu, jarduera industrial eta biltegi ofizial eta partikularrei, izaera publikoa zein pribatua dutenei ematen zaie lizentzia hau, baldin eta kokapenaren arabera eta zenbait parametro mugatuz, hala nola, instalatutako potentzia, azalera eta su-karga, ingurugiroan eta pertsonen osasunean eragin txikia izan badezakete. Eragin txikia izateagatik, hain zuen, martxoaren 9ko 165/99 Dekretuak jarduera-lizentzia eskatzetik salbuetsita dauden jarduerak sailkatzen ditu, otsailaren 27ko 3/98 Legeak, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrean aurreikusten denez. 

Izapide hori jarduerari ekin aurretik eta derrigorrez bete behar da dekretu horretan aurreikusten diren balizko guztietan. Besteak beste: Garajeak, haurtzaindegiak, irakaskuntza arloko jarduerak, bulegoak, ile-apaindegiak, hotelak, kirol-guneak, gimnasioak, kultur zentroak, ehorzketa zerbitzuak, polizia-etxeak eta antzekoak jarri nahi direnean, edota 165/99 Dekretuan xedatutako baldintzak betetzen dituzten industriak eta abelazkuntza ustiategiak ezarri nahi direnean.

 

Prozedura Gidaliburua:
Gidaorria
Eskaria Inprimatu:
Oharrak:
Telefonoz edo Udaletxeko Bulego Orokorretan egin daiteke eskaria
Atzera
Ezkio Itsasoko udala 2008 ©